Erabakitzeko eskubidearen alde eta 155. artikuluaren kontra

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 6a, 09:19

Ehunka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxeko plazan Gure Esku Dagok, ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, CGTk, EHNEk, Hiruk deituta, Kataluniako Gobernuko kideen kartzelaratzea salatzeko.

Espainiako Gobernuaren jarrera "errepresiboa" salatu dute, bai eta ANC eta Omnium Cultural elkarteetako Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten espetxeratzea eta Kataluniako Gobernuko kideena. 

Kataluniari begira bai, baina Nafarroako egoera ere gogoan hartu dute: konstituzionalak hamazazpi legeri helegitea jarrio diola aipatu dute eta "autogobernua" arriskuan dagoela. "UPN eta PPn gure autogobernua zalantzan jartzen ari dira Madrili 'laguntza' eskatu eta ezegonkortasuna eta aldaketak garatzeko zailtasunak sortuz", esan dute. 

Demokrazia izeneko manifestua irakurri dute elkarretaratzea amaituta, eta Txoriak txori kantatu bai eta Agur zaharra ere.

Ekinklik.org egin ditu argazkiak eta bere webgunean aurki daiteke argazki bilduma osorik

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!