Frankfurt eta Iruñearen arteko hegaldiak martxan daude gaurtik aurrera

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 6a, 08:25

Lotura astean lau egunetan eskainiko du: astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan; bi orduko iraupena duten bidaiak dira. Airoportura errazago iristeko billabesa zerbitzua hobetu du mankomunitateak. 

Gaurtik aurrera eta astean lau egunez, Iruñetik zuzen-zuzenean Frankfurtera joateko aukera izanen da. Astelehetan, asteazkenetan, ostegunetan eta igandeetan izanen dira hegaldiak, 12:30ean, eta 14:40an iritsiko dira Frankfurtera; Alemaniako hiritik 09:45ean aterako dira abioiak eta 11:45ean ailegatuko dira Nafarroako hiriburura. 

Aeroportu garrantzitsua da Frankfurtekoa, izan ere bertan eskala egin daiteke 300 norako baino gehiagotara iristeko, esaterako, Budapestera, Vienara, Moskura, Tokiora eta New Yorkera joateko.

Zerbitzua urtebeteko proba pilotua izanen da, Lufthansa konpainiaren eskutik. 

Billabesa ere martxan

Hegaldi berriekin bat, billabesa zerbitzua hobetu du Iruñerriko Mankomunitateak: tren geltokitik airoportura joanen den autobusa izanen da, hemendik aurrera. A billabesa izanen da, eta 06:00etatik 22:00etara osatuko du ibilbidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!