Tren sozialaren aldeko mobilizazioarekin bat egin dute 21 enpresa komitek

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 6a, 08:10

Horiez gainera, ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS  EHNE eta HIRU sindikatuek ere AHTren aurka azaldu eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote tren ereduari buruzko "eztabaida sozial eta parte hartzailea".

Trena Bai, AHT ez. Herriak erabaki! lelopean manifestazioa antolatu du tren sozialaren aldeko eta AHTaren kontrako plataformak: larunbatean izanen da, hilaren 11n, 17:00etan. 

ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS  EHNE eta HIRU sindikatuek eta 21 enpresa komitek ere bat egin dute deialdiarekin eta, horrez gainera, "konpromisoa" hartu dute, "azpiegitura horren kontrako jarrera amankomuna bultzatzeko"; era berean, "Nafarroako herritaren borondateari erantzunez alternatiba bat eraikitzeko konpromisoa" ere azaldu dute.

AHTa "inondik inora" joanen litzatekeen trena litzatekeela, lanposturik sortu ez eta "suntsituko" lituzkeela eta "kostu eta kalte gutxiago" sortuko luketen "alternatibak" badaudela esan dute, prozesu "parte hartzaile eta soziala" defendatzearkein bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!