Diktaduran funtzionario izan edo aginte posturen bat zuten bederatzi pertsonaren aurkako kereila zen udalak jarritakoa, "genozidio" egitea leporatzen zieten, zuzenean edo zeharka egindakoak. Epaitegiek kereila atzera bota ostean, zerbitzu juridikoak gaia ikertzen ari dira eta litekeena da helegitea aurkeztea.
Akusatuen artean bakarra dago bizirik: Martin Villa, Falangearen Sindikatu Bertikalaren idazkari nagusia. Epailearen aburuz, gainotzekoak hilda daudenez gero, ez dute erantzunkizun penalik. Gaiak "preskribatu" duela deritzo.