Militarrek NUPen egin behar dituzten jardunaldiak salatu dituzte hainbat eragilek eta sindikatuk

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 31a, 10:34

Armada Espainiako Konstituzionalismoaren historian jardunaldiak egin behar dituzte azaroaren 22an eta 23an. Sindikatuek eta ikasle taldeek salatu dute "lotsagarria" dela eta bertan behera uzteko eskatu dute.

Jardunaldiak bertan behera uzteko eskatu diotd Alfonso Carlosena errektoreari LAB, ELA, CGT, Ikasle Abertzaleak, Eraldatu, Asanblada Libertarioak, Talde Feministak, Akelarre Emakume Taldeak eta NUPen euskaraz taldeek. 

"Proselitismoa" salatu dute, jardunaldien kontra karrikaratutako idazkian, eta militarren "legitimitatea" ezbaian jarri, "demokrazioaren gidari" gisa beren burua aurkezterakoan, izan ere, "XX mendeko diktaduren zutabe nagusia izan dira Espainiako estatuan".

Gainera, kreditu bat emanen diete jardunaldietara joaten diren ikasleei eta hori "zentzugabekeria hutsa" dela diote, salatu dutenez, "gainontzeko kultur ekimenek ez dute krediturik jasotzen".

"Armadak defendatzen dituen baloreak (militarismoa, autoritarismoa, matxismoa) ez datoz bat unibertsitateak zabaldu beharko lituzkeen horiekin", ohartarazi dute, eta, horregatik, NUPi eta Carlosenari exijitu diete "lotsagarriak" diren jarduldi horiek bertan behera uzteko, "Espainiako armadaren irudi idilikoa zabaltzea" baitute xede.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!