Emakume bat hil da Txantrean Foruzaingoaren auto batek harrapatuta

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 31a, 09:41

Ezkaba kalea gurutzatzen ari zen 64 urteko emakumea, Foruzaingoaren turismo batek atzera egin eta harrapatu zuenean.

Polizia iturrien arabera, kolpea abiadura mantsoan izan bazen ere, espaloiaren kontra buruarekin eman zuen emakumeak eta buru hezur haustura izan zuen.

Ostiralean izan zen kolpea 12:15ean eta foruzaingoak kamuflatutako autoa gidatzen ari ziren. Agenteak emakumea ikusi ez zuela deklaratu du. 

Anbulantzia bat bertaratu zen ezbeharraren tokira eta ospitalera eraman zuen emakumea, baian larunbatean zendu zen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!