'Nafarroak ezetz dio' kanpaina bateratua emakumeenganako indarkeriaren kontra

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 31a, 08:43

Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izanen da azaroaren 25ean. Egun horren karietara, lehen aldiz kanpaina bateratua eginen du Gobernuak tokiko entitateekin batera. 

Nafarroak ezetz dio goiburuarekin Nafarroako txoko guztietara iritsiko den sentsibilizazio kanpaina jarriko dute martxan.

Esku morearekin batera, emakume eta gizonen irudiak nagusitzen dira. Guztiek dute euren eskua, zabalik. Zabalik eta indartsu adierazita indarkeria gelditzeko asmoz. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta desberdintasunekin amaitzeko eskaera eginen dute. 

Elkarlanean egindako kanpaina da eta hala egin dute gaurko agerraldia ere, bateratua. Ollorekin batera izan da Mertxe Leranoz Berdintasun Institutuko arduraduna, Udal eta Kontzejuetako presidentea, Pablo Azkona eta Berdintasun Teknikarien izenean Amaia Zalba.

Mezu bakarra eta bateratua zabalduko dute aurtengo kanpainan. Sentsibilizazio handiagoa lortuko da eta indar handiagoz ariko direla uste du Zalbak. Nafarroako entitateetan 18 Berdintasun Teknikari ari dira lanean eta 64 herritara iristen da euren lana, Nafarren bi herenetara. Oraindik asko dago egiteke, baina, aurrera pauso handiak ekarri ditu Foru Lege berriak.

Esku morea lagun

Kanpaina honetan, olana erraldoiak jarriko dituzte Nafarroako Jauregian eta Parlamentuan. Esku morea izanen da ikusiko dena. Jarudnaldiak ere eginen dituzte, tartean bat, gazteekin. Azaroaren 25ean izanen da hori Burlatako Kultur Etxean.

Nafarroako Gobernuak adierazpena onartuko du azaoraren 22an Emakumeenganako Indarkeria guztiak gaitzetsiz eta horri aurre egiteko euren esku dagoen guztia eginen dutela, konpromisoa hartuz. Azaroaren 24an, ostiralarekin, eguerdiko 12etan elkarretaratzea eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!