Espainiako Estatistika Institutuak emandakoak dira, Biztanleria Aktiboaren Galdeketaren emaitzetatik ematen dituzte datuak.
Urteko hirugarren hiruhilekoan langabeziak behera egin du. 200 lagun gutxiago daude zerrenda horretan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Nafarroan hortaz, 32.800 dira langabezian dauden herritarrak. 200 lagun gutxiago, joan den hiruhilekoarekin alderatuta, baina, iazko epe berdinari begira jartzen bagara, zer gertatu da? Bada, 5.600 langabe gutxiago daudela orain iaz baino, %14,65 gutxiago.