"Bizitza da handiena" hala dio gaurko argazkian azaltzen den plakak. Esku batek eusten du, norena den ez dakigu. Baina horrek ez du axola. Plaka txiki horren hitzen irudikatzen dutena da azaleratu nahi dena, garrantzitsuena: zigorgabetasuna, ahaztura, atxiloketak, bortizkeria poiziala.
Urtebete igaro da Elhadji NDiaye atxilotu zutela. Espainiako poliziaren polizia etxean hil zen, zergatia oraindik ez dago argi. Atzo ezarritako plakarekin Errotxapeako kaleek, baina, ez dute ahaztuko hala izan zela. "Las vidas negras importan".