"Arrisku praktikak" izan dituzten horiek GIBaren proba egiteko deia zabaldu du Hiesaren kontrako herri batzordeak. Atzo, informazio kanpaina garatu zuen Alde Zaharrean eta NUPen. Zifrek diote gora egin duela, hein batean kutsatu direnen kopuruak: iazko udaberrian, 13 kasu eman ziren; eta, orain bi urte, bi baino ez ziren izan.
Gainera, osasun munduko eragileek adierazi du Nafarroan kasu berrien %46a 15 eta 34 urte arteko gazteen artean izan direla. Horregatik, Hiesaren kontrako batzordeko kideen arabera, edozein kasu berri "prebentzio mekanismoaen akatsa" izanen da.
Analisia doakoa da, anonimoa eta medikuarenean, ugalketa eta sexu osasun zentroetan zein Sare eta Hiesaren kontrako herri batzordean egin daiteke.