Katalunian Espainiak konstituzioaren 155. artikulua ezartzea "onartezina" dela esan du Nafarroako Gobernuak eta"Kataluniako herritarren eskubide politikoak bertan behera" uzten dituela. Adiernazpenak laukoaren botoak izan ditu; oposizioa kontra azaldu da.
“Kataluniako herriaren kontrako estatu kolpea” izan da, EH Bilduko Adolfo Araizen aburuz. “XXI. Mendeko Molaren bandoa baino ez da”. Horra Araizen hitzak. Katalunian bizitzen ari direna “zuzenbide koloniala” dela nabarmendu du, halaber.
“Indarkeria eta errepresioa” ez direla bidea uste du Geroa Baik, bai eta “Kataluniako herriak erabakitakoekiko errespetua” izan beharra dagoela. Oposizioko alderdiek esan dute "Kataluniaren bide bera" segi dezakeela Nafarroak eta horri erantzun dio Martinezek, Nafarroak bide propioa duela esanez, Kataluniakoarekin zerikusirik ez duena.
Ahal Dugu eta Ezkerra ere kritiko mintzatu dira eta 155. Artikuluaren aplikazioren aurka egin dute. "Salbuespen estatu baten aurrean gaude", Ahal Duguko parlamentari Mikel Builen aburuz.
Oposizioa, legearen aitzakipean
Oposizioa, UPN-PSN eta PP, beste muturrean. Kataluniako Gobernuak legea hautsi zuela eta, beraz, 155. artikulua merezi duela azpimarratu dute denek.