[Albistea Diario de Noticiasen.]
20,2 milioi euro izanen zirenak 71.5 milioi euro izanen dira. Garraioaren Hiria proiektuaren gainkostua da hori. Kudeaketa okerraren ondorioz 51 milioi euro gehiago ordaindu beharko ditu Nafarroak. Atzera begira jarri behar da ulertzeko nondik datorren gainkostua: 2008. urtean aurreikusi zuten Inmarkoainen egitasmoa: zoru industrialaren kudeaketa eragile pribatuen onurarako egin zen, hori bai, sortu zitezkeen kalteak sektore publikoak beregain hartu beharko lituzke. 600.000 metro koadro ditu Garraioaren Hiriak, industria-nabeak egiteko baliatu dira, baina, eraikitakoen artetik erdiak baino ez dira erabiltzen ari, eta beste zenbait eremu oraindik ere nekazaritzarako erabiltzen ari dira. Hala ere, Auzitegi Gorenak urteotan zenbait epai kaleratu ditu: espropiazioengatik ezarritako 'justiprezioa'-ren aldeko epaiak izan dira eta Gobernuak aurreikusitakoa baino hirukoitza direla onesten dute. Hala, lursail desjabetu horiengatik 49,2 milioi euroko kalte-ordainak ezarri ditu eta Gobernuak %5 gehiago ordaindu behar izan du interesak direla-eta. Gastu horiek guztiak ez zituen aldaketaren Gobernuak espero eta aurre egin behar izan die lege berezi bat onartuz eta halako arrisku edo gertakizunei aurre egiteko partidatik tiratuz.
Behin behinean Gobernuarentzat lan egin zutenei, bereziki irakasleei, zenbait opor egun ordaintzeke gelditu zitzaizkien eta baita langile batzuen senitartekoei ordaindu gabeko laguntzak ere. Horiei ere aurre egin beharko die Gobernuak orain, 7,6 milioi euro lehenengo kasuarentzat eta 8,5 milioi euro bigarren kasuetarako.
Lizarrako udalari ere, kalte
UPN eta PSNk egindako kudeaketa oker batek 4,3 milioi euro ordaintzera behar dezake Lizarrako udala. Zer dela eta? Onzineda izeneko parajean hirigintza proiektu bat aurreikusi zutelako, baina gero, bertan behera utzi behar izan zuten krisiak eztanda eginda. Desjabetza Auzitegiak baieztatu du 4,3 milioi euro ordaindu beharko dizkiela Udalak bi eraikuntza enpresari egitekoa zuten baina egin ez zuten lanarengatik, konpentsazio gisa.
Baina ordaindu beharrekoa are gehiago izan daiteke, 20 milioi euro gehiago Onzineda parajean lursailak zituzten jabeei kalteak ordaindu behar bazaizkie. Lizarrako Udalarentzat ezinezkoa litzateke kudeaketa oker horren ondorioa ordaintzea, kontuan hartuta urteko aurrekontua herriarentzako 11 milioi euro direla.
Zorra, datuetan
UPNk hartutako zenbait erabakiren ondorioz 281,5 milioi euro ordaindu beharko ditu aldaketaren Gobernuak orain. Azpiegiturekin zerikusia dute askok eta bestelakoak era badira tartean, auzitegiek hala jasota. 51,3 milioi euro ordaindu beharko ditu Garraioaren Hirirako; 16,1 milioi euro langileei zor zaiena ordaintzeko; 30 milioi euro 2012an ordaindu ez zen aparteko ordainsarirako; 98,3 milioi euro interesak ordaintzeko; 85,8 milioi euro itzalpeko bidesariak ordaintzeko eta 60.000 euro errepidea gaizki neurtzeagatik sortutako kaltearen ondorioz (Pirinioetako Autobideak 45,421 kilometro neurtzen ditu, baina sententzia batek agintzen du 46,097 kilomeytrorengatik ordaintzera behartzen du, alegia, 2,4 milioi euro 2039ra arte).