Oihan magikoa

Lohizune Amatria Zabalza 2017ko urr. 18a, 12:06

"Irati, Pirinioetako oihan magikoa. Udazkeneko plazerra".
#Bidaiatu. #Ezagutu.

"Udazkeneko sorginkeria, Nafarroako Irati ohianean". #Turismoa

"Irati, argazkigintzaren paradisua". #Izugarria. #Bilatu. #Aurkitu.

Sare sozialetan batera eta bestera dabiltzan artikuluak dira. Baina zubi honetan, kotxe ilara luzeetan bihurtu dira hitz horiek. Argazkia atera ezin izan dutenak gaurko argazkiko protagonistak.

"Kolapsatu da Irati" zioten egunkariek. Arrazoia bazuten. Iratik ez du hainbeste turista hartzeko azpiegiturarik. #helpIrati #eragile #denak #konprometitu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!