Polizien Legea aurrera atera dadin azken unera arte negoziatzen ari dira

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 17a, 08:44

Geroa Bai eta EH Bildu APF eta CSIF/SPF sindikatuekin ari dira negoziatzen. Gehiengo sindikala dira bi horiek eta zuzenketen bidez euren proposamenak biltzeko aukera aztertzen ari dira. 

Osteguneko Parlamentuko osoko bilkuran onartu beharko litzatele Polizien Legea. Eta egun hori iritsi aurretik aukera guztiak ari dira lantzen Legeak aurrera egin dezan. Oraingoan Geroa Bai eta EH Bildu APF et CSIF/SPF sindikatuekin ari dira negoziatzen. Bi sindikatu horiek dute gehiengoa eta Polizien Legea gustatzen ez zaiela adierazi badute ere, saiatzen ari dira bi alderdi horiek zuzenketa partzialen bidez egiten dituzten eskaerak txertatzen Lege hori egokitzeko. 

Zer ari dira negoziatzen zehazki?

Alde batetik sindikatuek eskatzen dutena da konpentsa diezaietela gainditzen dituzten proba fisiko guztiak (boluntarioa izaten sgeituko luke eta ez betebehar bat). Hala, 126 ordu eskuratuko lituzkete deskantsu gisara edo oinarrizko soldatan %17ko igoera. Ratioan ere aldaketak eskatu dituzte sindikatuek: 1.000 biztanleko 2,2 agente izatea. 

APF eta CSIF/SPF Foruzaingoan gehiengo sindikala dira. Azken negoziazioetan lortzen ari direna asteazkenean euren afiliatuekin botaziora jo beharko luketela nabarmendu dute. Resoluzio hori, afiliatuek erabakiko luketena erabakigarria litzateke Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak babes dezaten Polizien Legea. Horrek ahalbidetuko baitu osoko zuzenketak erretiratzea, adibidez. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!