Cascanteko Barranco Ramon inguruan izan zen ezbeharra, atzo 12:42an. Anaiarekin zegoen J.J. Gomara izeneko 76 urteko cascantearra muino bat berdintzen ari zenean. Traktorea irauli, eta azpian harrapatu zuen.
SOS Nafarroari deitu zioten eta lursailaren irregulartasunak medio irauli egin zela jakinarazi zuten. Unean bertan zendu zen gizona. Orain, Nafarroako Medikuntza Legaleko Institutuan dago gorpua, iruñean, autopsia egiteko. Tuterako atestatu unitateak hartu du kasua bere gain.