Egunkarietako azaletan hala agertu arren, eguneko argazkian ez luke pertsonarik azaldu behar. Ez luke izan behar parlamentuaren hemizikloaren erdialdean azaltzen den hori protagonista. Ez. Edo hobeki esanda. Ez bera bakarrik.
Atzo iluntzean katalunian gertatutakoa askoren lana izan da. Afera ez da amaitu oraindik, baina ilusio asko apaldu egin zituela haren diskurtso nagusiak. Aldarrikapenik egin ote zuen ere zalantzan jarri nuen nik une batean.
Ondoren iritsi zen gehien espero zen unea. Sinadurarena. 72 legebiltzarkideen sinadura iltzatuta dituen lau orriko dokumentua mahai gainean. Hortxe eguneko argazkia izan behar zuena: agian koldarkegi aurkeztutako independentzia aldarrikapena.