Iazko sanferminetan edalontzi berrerabilgarrien plan pilotua jarri zuen martxak Iruñeko Udalak, eta, arrakasta ikusita, 2018ko sanferminetarako helburu handia dauka: "zero plastiko" leloa, plastikorik ez sortzea.
Iaz, 284.520 edalontzi banatu zituzten eta horietatik 119.000 jaso dituzte bueltan: %47a birtziklatu eta, batez beste, bost aldiz erabili zen. Hondakinei dagokienez, %21'82 tona gutxiago sortu ziren.
Aipatzekoa da udalak bere edalontzi propioak egiteaz gain, Gora Iruñeak, Nafarroa Oinezek eta Mankomunitateak berak egindako edalontziak garbitzeko zerbitzua ere eskaini zuela eta horrek ere arrakatsa izan duela.
2018rako plastikorik ez
Balorazioa eginda, aurrera begirako berrikuntzak azaldu dituzte. Hala, orain arte banatutako basoak hiru bider egin eta taberna, peña eta elkarte gehiagorengana bidaliko dituzte. Auzoetarako festei ere zabaldu diete deialdia, nahi duten auzo horiek 010 telefono zenbakira deituta eska dezakete zerbitzuan parte hartzea.