2017-2018 ikasturterako beka deialdia egin du Gobernuak. Guztira 4.334.104 euro izanen dira laguntzetan banatuko dutena. Hezkuntzarako, garraiorako, jantokirako, alokairurako eta ez-ohiko gastuetarako laguntza izanen da Hezkuntza Departamentuak egindako deialdia.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasketak eginen dituztenei emanen zaie lehentasuna, baina, unibertsitate pribatua hautatu dutenek beste aukerarik ez zutelako -NUPen sartzerik izan ez dutelako, adibidez- ere jasoko dute laguntza. Aurtengoak ere Espainiako Hezkuntza Ministroak emanen duen bekaren osagarri izanen da Nafarroak eskainiko duena, hortaz, lehenik Espainiak egindako beka deialdian izena eman beharra dago gero Nafarroakora hautatu ahal izateko.
Eskaerak egin daitezke jada
Internet bidez egin daiteke bekaren eskaera www.navarra.es webgunearen bitartez. NAN zenbakia eta PIN-a beharrezkoak dira (Ogasun departamentuan eskatzen ahal da) horretarako edota NAN digitala izatea.
Sinatuta geratuko da modu horretan beka eskaera hori eta behin online bidez beteta eta bidalita ez da zertan dokumentua inprimatu eta inora eraman beharko.