Urriaren 12an Herri Indigenen Eguna aldarrikatuko du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 9a, 13:54

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak aurkeztutako adierazpena medio, herri indigenak oroitu eta Ameriketan gertatutako sarraskia salatuko dute.

Urriaren 12an Herri Indigenen eta Kultur Aniztasunaren Eguna aldarrikatuko du Nafarroako Parlamentuak. Adierazpena aurkeztu dute gobernua sostegatzen duten taldeek eta aurrera egin du.

Gainera, bihar, urriaren 11n, ekitaldi ofiziala izanen da, eledunen mahaian irailaren 25ean hala erabakita. Besteak beste, hainbat herritako ordezkarien kultur emanaldiak izanen dira. 

UPN Herri Indigenen Egunaren kontra

Asaldatuta hartu du UPNk Herri Indigenen Eguna ospatzeko proposamena eta beste adierazpen bat jarri du mahaiaren gainean: urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzeko. Eguna bera jai egun ofiziala den arren, berriz ere gaia erdigunean jarri nahi izan dute erregionalistek. Javier Esparzak adierazi du "espainiar guztien eguna" dela eta Nafarroako Gobernuak "Espainiarekin zerikusia duen oro" ezabatu nahi duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!