Lakuntzan joan den uztailean izan zen Hatortxurock jaialdiaren 20. edizio berezia. Hiru egunez askotariko talde eta bakarlariak igo ziren oholtza gainera. Baina Hatortxurock elkartasun jaialdiaren amaierarik ez da iritxi, helburuak ez baitira oraindik ere bete. "Hiltzeko jaiotako jaialdia izanik, oraindik ere euskal preso guztiak etxean izan arte jaialdiak segituko du bere bidea", nabarmendu dute behin baino gehiagotan antolatzaileek.
Hala, abenduaren 16an izanen da Hatortxurock jaialdiaren 21. edizioa Atarrabian.