Mugikortasun planarekin segitzen du Iruñerriko Mankomunitateak ere. Iruñea atseginago egiteko plana abian duenetik Iruñeko Udalak billabesek ere zer nolako aldaketak izan behar dituzten aztertzen ari dira. Oraingo honetan garraiobide horrek hiru bide nagusi izateko aukera ari dira aztertzen. Billabesentzako bideak sortu eta semaforoek lehentasuna emanen dieten eredua ari dira zehazki aztertzen. Hiru lerro nagusi horiek auzoak eta Alde Zaharra lotuko lituzkete.
Billabesentzako hiru bide nagusi horien artean, batek, buelta osoa emanen luke. Hau da, Sanduzelai, Donibane, Zabalgunea, Erripagaina, Burlata, Atarrabia, Txantrea, Aranzadi eta Arrotxapea lotuko lituzke, etengabe bueltaka ibiliko litzatekeelarik. Beste bideetako batek, Atarrabia, Txantrea, Aranzadi,Arrotxapea, Donibane, Ermitagaona eta Baiona Etorbidea lotuko lituztek. Azkeneko bideak Atarrabia, Burlata, Erripagaina, Beloso, Zabalgunea, Armadaren Etorbidea, Nafarroako Ospitale Gunea eta Barañain lotuko lituzke.