Floren Aoiz: Che Guevararen heriotzaren 50. urteurrena

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 6a, 09:16

Egunotan Ballegranden Cheren heriotzaren 50. urteurrena ospatuko da. Jende asko etorriko da Mundu osoko bazterretatik, nonbait. Baina Bolibian hori ere lehia gaia bilakatu da batzuen eta besteen artean.

Goiz abiatzen da eguna Ballegranden. Hemen eguzkia jaun eta jabe dabil. Beraz, egunsentian abiatzen da martxa eta ilunabarrean gelditzen da. Beroa egiten du egunez, eta hotza gauez.

Egunotan Ballegranden Cheren heriotzaren 50. urteurrena ospatuko da. Jende asko etorriko da Mundu osoko bazterretatik, nonbait. Baina Bolibian hori ere lehia gaia bilakatu da batzuen eta besteen artean. Gobernuak, ezkerreko gobernuak, omenaldiak  antolatu eta babestu ditu. Oposizioa, eskuineko oposizioa berriz, ez dago oso alde eta planteatu dute Che Gevara eta bere lagunak hil zituzten soldaduak ere omendu beharko zirela. Eztabaida hori mahai gainean egonda, gonbidapena luzatu ere nonbait, baina azkenean ez dira etorriko, hala dirudi behintzat.

Biktima, borrero… halako eztabaidan ere Bolibian. Han hemen ere, hala dabiltza. Ez dakit zertan geratuko den, baina Euskal Herritik etorrita, gure ibilbidearen esperientzia horretatik nekez uler daiteke nola jarri maila berean iraultza aurrerakoi bat antolatu nahi zutenak eta diktadura baten zerbitzariak. Egia da, orduan orain bezala, asko, soldadu horietako asko behartuta egonen zirela edo zer egiten ari ziren jakin gabe. Baina horrek ezin gaitu begirada lainotu, azken finean, oso egitasmo desberdinak egiten ari ziren talka garai hartan eta orain ere oroimenaz mintzo delarik, mahai gainean dagoena ez da soilik iragana, ez da soilik iraganari so egiteko modua. Jokoan dagoena etorkizuna da, horregatik batzuek, ezkerreko aldaketa egitasmoa sostengatzen dute eta beste batzuek berriz atzera egin nahi dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!