Hezkuntzan kudeaketa negargarria ari da izaten ELA eta Steilasen ustez

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 5a, 14:14

>Murrizketak gainditzeko adina aurrekonturik ez bideratzea kritikatu dute. 
>Masterraren afera gaziki kudeatzea eta irakasle zein ikasleek ondorioak pairatzea leporatu diete. 

"Departamentua kudeaketa okerra egiten ari da, konturatu gabe zer nolako eragin negatiboa sortzen ari den irakasleengan eta oro har hezkuntza komunitatearengan", hala kritikatu dute Steilas sindikatuko Amaia Zubietak eta ELA sindikatuko Ainhoa Fernandezek. Aurrekontu gehiago behar da hezkuntza publikoa duintzeko, eta ez dira ari halakorik egiten. 

Hezkuntzan Kalitatea Hobetzeko Itun bat adostea ezinbesteko jo dute. Eta Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko masterra eskatzearen afera bezalakoak ekiditeko baliabideak izan daitezke. Hain zuzen, masterra eskatzearen kudeaketa hori ere ez dutela egoki bideratu iruditu zaie.

Urriaren 20rako mobilizazioak deitu dituzte hezkuntzan egiten ari diren kudeaketa kritikatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!