Uxue Barkos: "Erreforma fiskalarekin hasi gara zerbitzu publikoak duintzen"

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 5a, 14:07

>PFEZaren bidez 22.000 pentsionista gehiagok izan du kenkaria eta diru-iturri txikiena dutenek gutxiago ordaindu dute. 
>Akatsen bat izan bada gutxien dutenen artean hoetzera joko dutela ziurtatu du Barkosek. 

Zergak nola kudeatzen diren, edo zehazki esanda UPNk zerga erreforma zuzentzeko eskatu dio, herritarrak gehiago ordaintzera behartu dituztelako.

Uxue Barkosek argi erantzun dio: gezurra esaten ari zarete. Nafarroan ez da zerga bidez gehiago ordaintzen. 2015ean onartutako zerga erreformari esker duindu egin dira zerbitzu publikoak esan da. Hobetzeko bidea hartu dutela.

IRPFan, Pertsona Fisikoen Gaineko Zergan alegia tiporik altuenak ditugu Nafarroan bai, baina baita bajuenak ere. Dedukzio asko dituztela ere gogorarazi du Barkosek eta onarua fiskal asko ere bai. 22.000 pentsionisten artean adibidez, dedukzio fiskalak izan dituzte eta errenta baxuenak dituztenak ere bai.

UPNk utzitako zorra

Hobetzeko egoerak baldin badaude, hobetuko direla esan du Barkosek. Erreforma fiskalaren bidez 36,4 milioi euro gehiago jaso badira, nafar bakoitzari 62 euro gehiago ordaintzea eragin dio, eta UPNk utzitako zorra ordaintzeko berriz, nafar bakoitzak 104 euro gehiago ari dira ordaintzen herritarrak.

Hortaz, zigorra UPNk eragindakoa izan dela nabarmendu du Barkosek, zorra eta itzalpeko bidesariek 2.850 milioi euro ordaintzera behartzen gaituelako 2044. urtera arte.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!