Hartzekodunen lehian sartu da Ana Beltranen senideen ardotegia

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 5a, 09:05

>Zorpetze handiari eta zailtasun ekonomikoei aurre egin ezinda dabil Camilo Castilla ardotegia. 
> Nafarroako Ogasuneko zordun handien zerrendan da ardotegi hori: 687.000 euro zor ditu.

Zenbait urtez Camilo Castilla ardotegiko zuzendaritza eraman zuen PPko parlamentari Ana Beltranek. Zehazki, eta berak hala esanda, 1987tik 2008. urtera arte. Dagoeneko ez dago ardotegiaren inongo kargutan baina haren senitartekoak badira akziodunak. Hartzekodunen lehian sartu berri da ardotegia. Duen zorpetze handiaren eta zailtasun ekonomikoaren erruz beste aukerarik ez zegoelako sartu da hartzekodunen lehian. 

Aurretik ere ezagutu genuen enpresaren zorpetzea handia zela. Duela hilabete batzuk Nafarroako Ogasun Departamentuak zordun handienen zerrenda argitaratu zuelarik han ageri baitzen Camilo Castilla ardotegia. Zehazki 687.000 euro zor dizkio enpresak Ogasunari. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!