Nafarroako Gobernuak gaurko antolatu du jardunaldia. Biktima izatea: memoria eta elkarbizitza goiburuarekin ariko dira zenbait biktima euren bizipenak kontatzen: ETAko biktimak izanen dira horietako bi eta beste bat Komando Autonomo Antikapitalistako biktima izanen da. 19:00etan hasiko da jardunaldia eta Baluarteko Luneta aretoan izanen da.
Biktimen testigantzak entzuteko aukera
Ainara Hernandez Cabeza izanen da jardunaldian parte hartuko duenetako bat. Gregorio Hernandez Corchete ETAK hildako Guardia Zibilaren alaba da.
Alfonso E. Sanchez Rodrigo ere izanen da azalpenak ematen. ETAk Mardilen egindako atentatu batean zauritua izan zen eta Terrorismoaren Biktimen Taldeko kidea da egun.
Iñaki Garcia Arrizabalagak ere bere bizipenak kontatuko ditu. Haren aita Jose Manuel Garcia zen, Komando Autonomo Antikapitalistek hil zuten Donostian.