Guk ere kontatzen dugu. Izen horrekin hasiko da gaur emakumeek egindako filmeen erakustaldi-zikloa.
“Emakumeak eta Zinema” ekimena 2010. urtean jaio zen emakumeek egindako pelikulak dinamizatu eta ezagutzera emateko helburuarekin. Emakumez osatutako zuzendari sortzaileen taldeak erakustea eta aldarrikatzea da ekimenaren xedea.
Emakumeek zinema ekoizpen osoaren %8 soilik zuzentzen duten arren, gaur egun emakumeen lana zinemaren industrian gero eta gehiago aitortzen da.
Guk ere kontatzen dugu zikloaren helburua genero berdintasuna sustatzea da eta horretarako zinemaren bidez emakumeen ahalduntzea aldarrikatzen dute.
Emakumearen Institutuak babestutako jarduera da eta azken urteetan Espainiako emakumeek egindako zinema ekoizpen garrantzitsuak bildu ditu. Erakusketa ibiltari honek, kulturan, gizartean eta historian emakumeek izandako presetziaren inguruko hausnarketa egiten du.
Urriaren 4a, asteazkena, 20:00 O
Los sonidos de la soledad
Urriaren 13a, ostirala, 20:00 O.
La puerta abierta
Urriaren 18a, asteazkena, 20:00 O.
Jericó. El infinito vuelo de los días