Egunotan iritzia plazaratzeko guneetan azaldutako irudien oso bestelakoak ez diren argazkiak ekarri behar dizkizuet gaurkoan. Gogorregia iruditu zaigu berriz ere Espainiako poliziaren gehiegikeria. Zigorgabetasuna.
Asteburutik bestelako hainbat irudi datozkit burura. Gaueko hamabiak inguru izango ziren, larunbata. Lleidako Ronda eskolan gazte, haur eta heldu talde bat L'Estaca abesten ari zen, katalanez eta euskaraz.
Goizaldeko seiak eta bostean, berriz, Lleidako nekazaritza delegaziora txalo artean hauteskutxak sartu zituztenekoa zirraragarria izan zen. Hasi ziren ilarak egiten. Bederatziak ziren, mahaiak osatuta, hasi ziren katalanak bozka ematen. Negar malkoak, irriak eta oihuak. Zaharren ilusioak gazteak indartu zituen.
Iritsiko zirela bazekiten. Eta iritsi ziren. Polizia aurrez aurre zutela haien eskubideak, demokrazioa babesteko eskuak goratu zituzten. Zorionek horiek ez zituzten eraman.