Motibazio politikoko giza eskubideen urraketak ikertzeko, laguntzak

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 2a, 14:13

Ana Ollo eta Albaro Baraibar agerraldi batean.

Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideetako zuzendaritza nagusiak egin du deialdia: 30.000 euro jarri dituzte eskuragarri. Unibertsitateei eta ikerketa zentroei zuzendutakoa da bereziki. 

Motibazio politikoko giza eskubideen urraketak ikertzeko laguntza deialdia ireki du Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideetako zuzendaritza nagusiak. 30.000 euro jarri dituzte eskuragarri eta Unibertsitateei eta ikerketa zentroei zuzendutakoa da bereziki. Ikerketa zientifikoak eta dokumentazioaren bilketa egiteko, eskuin muturrak edo Nafarroako funtzionario publikoek egindako urraketak aztertzeko izanen da dirua.

Iragana hobeki ezagutzeko asmoz egiten ari den lanaren baitan kokatu du diru laguntza sail hau Gobernuak. Ikerketa zuhurren bitartez erakundeek eta gizarteak dokumentazio eta erreferentzia gehiago izanen dituelako eskuragarri. Urteotan erabili den indarkeria, bai ETAk erabilitakoa zein indar polizialek edo eskuin muturreko taldeek aztertzea eta biktimei egia, justizia eta aitortza eskaintzeko aukera izanen da.

Zer nolako lanei bideratuko zaie diru hau?

1. Ikerketa lanek aztertuko dituztenak zer nolako indarkeria erabili izan dute Nafarroako historia gertukoan. Izan atentatuak, izan indarkeriaren erabilera desegokiak ed izan funtzionarioek erabilitakoa.

2. 1960. urtetik hona emandako motibazio politikoko ekintzak ikertzea.

3. Dokumentazioaren bilketa etorkizunean beste lanetarako baliagarriak izan daitezkeenak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!