Erromes baten gorpua aurkitu zuten atzo goizean bi ehiztarik N135etik gertu, erreka bazterrean, Luzaiden. Gorpuak ez du indarkeriak zantzurik eta gaur autopsia eginen diote. Foruzaingoak erantzun zion ehiztarien deiari eta, inguruko herritako boluntario, suhiltzaile, polizia agenteekin bat, gorpua azaldu zen tokira bertaratu ziren.
Autopsia eginen diote orain, Nafarroako Medikuntza Intitutuan, heriotzaren zergatia ezagutzeko. Dena dela, heriotza naturala izatea da hipotesirik irmoena, izan ere, gorpua ez zuen bortxa zantzurik.