Nabarreriatik abiatu, Alde Zaharra gurutzatu eta Espainiako Gobernu Delegaritzara zein PPren egoitzara gerturatu ziren herritarrak atzo gauean, sare sozialen bidez zabaldutako deialdiari jarraiki. Kataluniako herriari elkartasuna azaldu eta errepresioa salatu zuten.
Espainiako Poliziaren ibilgailuak zeuden bi tokietan, eta autoetatik jaitsi ziren poliziak. Txaloka geratu ziren herritarrak haien aurrean.