2017-2020 Mugikortasun Planaren harira adostu dute Iruñerriko Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak: taxiak jarriko dituzte Iruñeko erdigunetik aeroporturaino, bai eta aeroportutik erdiguneraino ere, eta, gainera oso merke, 2 euroan -taxia hartzen duten pertsona guztiek ordaindu beharko dute, hau da, autobus txartelaren gisakoa izanne da-.
Esperientzia pilotua da, Noaindik hegaldi gehiago jarri dituzten honetan, besteak beste Franckfurtetik (Alemania), insituzioetatik probatu nahi dutena.
Heldu den urtean paratuko dute zerbitzua martxan eta mankomunitateak eta gobernuak bere gain hartuko dute erabiltzaileak 2 euro ordaindu ostean sortutako defizita. Orotara, 65.000 euro inbertituko dituzte urtero.