Altsasuko gertaerengatik auzipetutakoen egoera salatzen duen adierazpena onartu dute 50 gizarte eragile inguruk. Fiskaltzak 50 urteko zigorra eskatzen du sei gazterentzat, eta 62 eta 12 beste bientzat.
"Aipatutako inputazioak sostengatzen dituzten beharrezko baldintza juridikoak ez betetzeak eta proportzionaltasun faltak urratu egiten dituzten pertsonen askatasunerako eta babeserako eskubideak", dio adierazpenak.
Besteak beste sinatzaileen artean daude Ekologistak Martxan, Sare, Kontuz, Herri Eliza, Sare Antifaxista, Parlamentu Soziala edo Nafarroako Gobernuz Kanpoko Koordinadora.
Benetako zuzenbide estatu batek bere herritarrak babestu beharko lituzke, hori uste dute gizarte eragile hauek ere.
Bel Pozueta, Adur Ramirez de Aldaren ama da, Altsasuko Auzian auzipetutako gazteetako baten ama alegia, izan da guztien izenean mintzatu dena.
Udan zehar mobilizazio eta hitzaldi andana egin dituzte eta orohar jasotako babes guztia eskertu dute. "Ez gara inoiz nekatuko eskerrak emateaz". Hala ere, epaiketa ate joka izanik, mobilizazioei adi egoteko eskaera ere egin dute gurasoek. Altsasun, adibidez, atzo batzarra egin zuten eta bertan bai elkartasuna adierazteko bai mobilizazioak egiteko ideiak atera dituzte. Hurrengo asteetan jakinaraziko dute mobilizazio egutegi berria.