Salvador (UPN) gaitzetsi du Iruñeko Udalak LGTBIQen "askatasuna mugatzen duten adierazpenak" egiteagatik

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 26a, 08:52

"Gutxi batzuen eskubide berriek abusuak eta bidegabekeriak ekarriko dituzte", esan zuen Carlos Salvadorrek Kongresuan eta "kolektibo batzuk sobera babesteak lehen eta bigarren mailako herritarrak" sortzen dituela.

"Pertsona guztien askatasuna eta eskubideak eta bereziki LGTBQI komunitatearenak" urratzeagatik EH Bilduk UPNko diputatu Carlos Salvadorren jarrera gaitzesteko aurkeztutako proposamena onartu du Iruñeko Udalak. Izan ere, honako deklarazioak egin zituen Salvadorrek Espainiako Kongresuan: "Gutxi batzuen eskubide berriek abusuak eta bidegabekeriak ekarriko dituzte", adierazi zuen, baita ""kolektibo batzuk sobera babesteak lehen eta bigarren mailako herritarrak" sortzen dituela ere.

Hala, Iruñeko Udalak konpromisoa azaldu du "LGTBIQ kolektiboaren eskubideak garatuko dituzten politikak sustatzeko eta orientazio, identitate edota edozein genero espresio eta sexu ezaugarriak zapalkuntzarik gabe bizi ahal izateko; hala, lesbiana, gay, bisexualen, transexualen, transgeneroen eta intersexualen berdintasun soziala bermatuz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!