Errefuxiatuen krisiari bizkar emanda segitzen du Europak

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 26a, 08:13

Agerraldia egin zuten atzo hainbat eragilek errefuxiatuen krisiaz ohartarazi eta maifestazioan parte hartzeko deia eginez.

Manifestazioa eginen dute gaur 19:00etan Gazteluko plazatik abiatuta. "Non daude?" goiburuarekin kalera ateratzeko deia egin dute hainbat elkartek. 

Espainiak 17.000 errefuxiatu hartzeko konpromisoa sinatu zuen duela bi urte. Baina kopuru hori oso urrun gelditu da errealitatetik: 1.984 pertsona baino ez ditu hartu Espainiak, zegokionaren %12. Gizarteak eta hainbat kolektibok bi urte baino gehiago daramatzate behar den bezalako harrera egin behar dela aldarrikatzen; konpetentziak konpartitzeko eskatzen; asilo-eskubidea ez zapaltzeko eta atzerritarren legea indargabetzeko eskatzen; familia bateratzeak eta bidaia seguruak exigitzen. Azken finean,bizia errrespetatzeko eta benetako harreraegiteko. Honek guztia ez du erantzunik izan eta gainera honetan saiatu diren pertsona ,erakunde eta instituzioei traba guztiak jarrizaizkie. Isiltasun hori koldarkeria baino ez da.

Hori gutxi balitz,iraintzen gaituzte eta Europar Batasunari “Princesa de Asturias a la Concordia” delako saria emanen diote urriaren 20an,Oviedon,”munduan barna askatasuna,giza eskubideak eta elkartasuna bezalako baloreak ezarri eta zabaltzeagatik”.

Horregatik, gaur, Espainiako gobernuaren eta Europako estatu gehienen arduragabekeria salatu nahi dute. Horretarako deitu dituzte herritarrak arratsaldeko  19:00etan Gazteluko plazatik aterako den manifestaziora, "faltan somatzen dugulako lehenik eta behin, iritsi ezdiren pertsonak, ez zaielako utzi edo tasaiakeran hil direlako. Faltan somatzen dugu baita ere gobernatzen dutenen zentzutasun eta elkartasun eza. Halaber faltan somatzen ditugu justizia soziala eta bake zaletasuna. Faltan somatzen dugu gatazkak dauden herri aldeetan bertan soluzio errealak bilatzekoa halegin urria edo eza, gatazka hauek baitira askotan pertsonak migratzera bultzatzen dutenak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!