Salestarren plana babestu du Nafarroako Auzitegiak eta dio aurreikusitako pisu kopuruak, 18, ez dutela hirigintza araudiarekin talka egiten.
Iruñeko Salestarren Plan Bereziarn aurkako errekurtso bati erantzunez ateratako erabakia izan da hau. Hirigintza araurik ez duela hausten uste du epaileak. Administrazioarekiko auzitegiak ezagutarazi du erabaki hori.
Gaineratu du, Salestarren Plan Berezi horrek egiten duena dela “ohiko egitura bati, egitura klasikoari alternatiba bat eskaini, espazio publikoa liberatu, irisgarritasuna erraztu eta laukiak edo laukizuzenak diren eraikinen bitartez sortzen du bizitokia, Bigarren Zabalgunearen hornidurarekin batera". Eraikinak bertikalagoak dira horizontalak baino, "gehiago edo gutxiago gustatuko zaie herritarrei baina legearen araberako proposamena da", esan du Auzitegiak.
Erabaki honi oraindik ere errekurtsoa jartzen al zaio.