Lapurtutako haurren aferan egindako lana aitortu diote Joseba Ezeolazari

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 22a, 07:54

Elkartasunari Sariak banatuko dituzte Madrilen bihar. Bertan jasoko du saria Ezeolazak. 

X-24 Koordinadorak (Espainian izandako legez kanpoko adopzio eta desagertzeen koordinadora) lehen aldiz banatuko ditu Elkartasunari Sariak Madrilen. Koordinadoratik nabarmendu dute sari honekin eskertu nahi dutela eremu profesional desberdinetatik konpromisoa eta enpatia erakutsi izana. Lapurtutako haurren aferan egindako lana, jarritako interesa, erakutsitako esperientzia eta jakintza oso baliagarriak izan dira koordinadoraren ustez. 

Joseba Ezeolazak jasoko du horregatik guztiarengatik Elkartasunari Saria. Bihar izanen da sari banaketa hori Madrilen. Beste pertsona batzuei ere eginen diete aitortza hori: Baltasar Garzon epaile ohiari, Ana Maria Pascual kazetariari, Ana Messuti abokatuari edo Marina Albiol Ezker Batuko eurodiputatuari. 

Ezeolaza CCOOko komunikazio arduraduna da egun. Parlamentari ere izan zen 2007 eta 2011. urteen artean. Batzarren militante izan da, Sartagudako Memoriaren parkeko bultzatzauleetako bat eta Frankismoan Fusilatutakoen Senideen Elkarteko kide ere bai. Idazle ere izan da: Apuntes de servilleta poema liburua eta Camino Oscoz y otras historias del 36 liburuak ditu argitaratuak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!