Nafarroak kartzela kudeatzeko eskumenak behar ditu, "guztiak", baina, hori lortu artean, batzuk behintzat hartu beharko lituzke bere gain: hezkuntzari, gizarte zerbitzuei eta osasunari dagozkienak. Osasunaren aginpidea, gainontzeko biene ez bezala, oraindik ez dago Nafarroaren esku eta, zentzu horretan, eskuratzeko aldeko jarrera azaldu dute ganbarako talde guztiek.
"Marko legealari dagokionez, ez dago eztabaidarik", salaketako ordezkari Libertad Francesek aldarrikatu duenez: "Legeak hala agintzen du".
Eskumen horien jabe izanda, "administrazioak nafar guztien eskubideen alde" eginen luke, "kartzela barruan zein kanpoan egon". Are gehiago, nafarrek Nafarroan zigorra betetzeko duten eskubidea betetzeko aukera luke.
Estatua "ados" dago neurri horrekin, eta, beraz, "pilota Nafarroaren teilatuan" dago; Nafarroako parlamentuko taldeek eskumena hartzeko aldeko jarrera agertu dute.