Urriaren 10ean hasiko dira lanean matrikulak irakurtzen dituzten Alde Zaharreko hamahiru kamerak, dena dela, martxan daude jada. Zergatia: araudia berria. Lau kasutan baino ezin izanen dute Alde Zaharrerako bidea urratu ibilgailuek. Honako hauek dira sar daitezkeenak: Alde Zaharreko auzokideak, zamalanak egiren dituztenak, dendak eta 70 urtetik gorako auzokideak edota mugikortasun urria duten bizilagunak.
Era berean, bestelako kontuetarako ere baimena eska daiteke: esaterako, dantza taldeetako kideek, peñetako kideek, elkarteren batera autoa gerturatu behar dutenek... webgune baten bidez eskatu beharko dute baimena eta 30 minutu izanen dituzte Alde Zaharrean egoteko eta 15 aparkatuta egoteko.
Udaltzaingoaren iturrien arabera, kamerek ez dute grabatzen, "datuak erregistratzen dituzte". Matrikularen fotogramak baino ez dituzte hartzen, baimendutako matrikulen zerrendarekin alderatzeko.
010 telefono zenbakian jaso daiteke zerbitzuaren inguruko informazio guztia.