EH Bilduko alkateek babesa helarazi diete erreferendumarekin bat egin duten alkateei

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 15a, 08:16

Euskal Herriko EH Bilduko alkateek bat egin dute Kataluniako 700dik gora alkaterekin eta "guk ere eginen genuke" hitzak erabili dituzte babes emateko unean. Lizarra, Leitza, Irurtzun, Laudio, Ondarroa, Oñati, Oiartzun, Hernani eta  Azpeitiako alkateek, besteak beste, egin dute erreferendumaren alde.

Kataluniako autodeterminazio prozesuarekin bat egin dute Euskal Herriko EH Bilduko zenbait alkatek. Espainia eragiten ari den errepresioari eta erreferendumarekin bat egin duten 700dik gora alkateei ezarri nahi dieten "zigorra" gaitzetsi dute agerraldi batean zenbati herritarko EH Bilduko hainbat alkatek. Fiskalitateak deklaratzera deitu ditu eta "mehatxatu" ez badute deklaratzen atxilotzeko arriskuan daudela. Lizarrako alkateak hain zuzen ere, Koldo Leozek hartu du hitza Andoaingo alkatea Ana Carrererekin batera. 

Babesa helarazi diete Kataluniako alkateei, eta esan dute: "Guk ere eginen genuke". Argi utzi dute erreferendumarekin bat egiten dutela eta herritarrei parte hartzea errazteko euren esku dagoen guztia eginen dutela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!