Martzillako ikasleek euskaraz abestu zuten, alkateak "Good morning" esan eta gero

Euskalerria Irratia 2017ko irailaren 14a

"Good morning" esan zion atzo Martzillako alkateak Uxue Barkos Nafarroako presidenteari, "Egun on" ez esatearren; geroko ekitaldian, Erribera kanta abestu zuten ikasleek. 

UPNko alkateak ingelesez agurtu zuen Nafarroako presidentea, euskaraz ez egiteko; Barkosek "batzuentzat" "Egun on" esatea "Good morning" esatea baino "errazagoa" dela erantzun zion, nafarren bi hizkuntzetako bat dela gogorarazi eta ezagutzera animatzearekin bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!