Itun proposamena egin zion Espainiak Nafarroari, baina Nafarroako Exutiboak erantzun ez duela argudiatu, eta Sustapen Ministerioak bere gain hartu du AHTaren kudeaketa; horretarako "behartuta" egon dela esan du.
Irailaren 10ean amaitu zen Espainiari erantzuteko epea, baina abiadura handiko trenaren inguruan desadostasuna da nagusi Nafarroako Gobernua sostengatzen duten taldeen artean. Barkosek "ezinbestekotzat" zuen hitzarmena sinatzea; EH Bilduk eta Ezkerrak, ordea, adierazi zuten ez zituztela aurrekontuak babestuko "gisa horretarako azpiegiturentzat" dirua egotekotan.
Alesbes-Azkoien eta Azkoien-Erriberri loturetarako diru sailik ez da 2018ko aurrekontuetan, eta Espainiak proiektu horien inguruko dokumentazio bidaltzeko galdegin dio Nafarroako Gobernuari, obrak lizitatu eta "ahalik eta azkarren" martxan jartzeko.