Abiadura handiko trenaren inguruko informazioa sarean jarri du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 12a, 07:56

>Bideo bat egin du trenbidearen inguruko informazioarekin. Dokumentazioa ere jarri dute eskuragarri. 
>Gobernua osatzen duten lau alderdiek desadostasunak dituzte tren ereduaren aurrean. 

Foru Gobernuak Kantauri-Mediterraneoko trenbide-korridoreari buruzko informazio eta gizarte-eztabaidako bide bat jarri du eskuragai Gobernu Irekiaren webgunean (www.gobiernoabierto.navarra.es), nahi duten pertsonek, erakundeek eta taldeek beraien ekarpenak egin ditzaten eta Gobernuak haiei erantzun diezaien. Eztabaidatzeko gunera gaurtik aurrera sartu ahalko da eta proiektuaren laburpen bat eta 23 eranskin biltzen ditu.

Irekia eta iraunkorra den prozesu baten lehen fasea da. Nafarroako Gobernuak trenbide-korridorearen proiektua garatzen den bitartean gertatzen diren aurrerapenen berri emango die herritarrei.

Prozesu honetan, korridorea eraikitzen den Nafarroako eremuen iritzia kontuan hartuko du. Horrela, informazio-saioak egingo dira Iruñean, Altsasun, Castejonen, Tuteran eta Tafallan.

Horrez gain, hemendik gutxira, web-orri iraunkor bat ere aterako da, proiektuaren garapenari buruzko nobedade guztiak jasotzeko.

Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek esteka honen bidez egin dezakete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!