Kataluniako prozesuan PPk duen jarrera kritikatu du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 12a, 07:54

Lau deklarazioa aurkeztu dituzte; bana, PPk, EH Bilduk, Ezkerrak eta Ahal Duguk eta PSNk. PSNrena izan da aurrera egin duen bakarra, "Nafarroak Kataluniaren bidea ez jarraitzeko" eskatu dute deklarazioan.

Kataluniari begira jarri da Nafarroako Parlamentua diadaren egunean, baina adostasunik ez. Lau adierazpen proposamen aurkeztu dituzte taldeek eta bakar batek baino ez du bidea egin, PSNrenak.

"Nafarroak kataluniaren bidea segi ez dezan" aurkeztu dute deklarazioa, Maria Txibite PSNko bozeramaileak esan duenez. UPNk eta Ezkerrak babesa adierazi diote. Abstentziora jo du Ahal Duguk eta kontra jo du EH Bilduk.

Onartu ez dituztenak

Bazterrean geratu diren adierazpenak EH Bildurena eta PPrena izan dira. EH Bilduk esan du Kataluniarekin gertatutakoak argi eta garbi azaltzen duela zein den "Espainiako demokrazioaren maila". Horregatik,"herriak abiatutako bideari" ezin izanen diotela "mugarik" jarri defendatu du Adolfo Araiz parlamentariak. 

Geroa baik "elkarrizketa" defendatu du Katalunian aurrera egiteko tresnatzet; PPren jarrera gaitzestearekin bat, "berme juridiko eta legelak" galdegin ditu Koldo Martinez Geroa Baiko parlamantariak eta herriak "libreki eta demokratikoki" erabaki behar duela.

Bestalde, Ezkerra eta Ahal Duguri dagokienez, PPren jarrera kritikatzen duen deklarazioa aurkeztu eta lauko gobernuko kideen sostengua lortu du puntu horretan. Ez ordea gainontzekoetan, izan ere, Kataluniako galdeketak "eskubide demokratikoak urratzen" dituela ziurtatu dute hala Ahal Duguk nola Ezkerrak ere. 

Azkenik, Katalunia "Espainia zartatzen" ari dela esan du PPk, "dinamitatzen".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!