Autoak aparkatzeko gunea egokituko dute Kostalapea plazatik gertu

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 11a, 08:27
Autoak aparkatzeko lanak hasiko dituzte gaur orube horretan. Arg:acpasion.net

Gaur hasiko dituzte egokitze lanak Trinitarioetan. Karabanentzako sortutako aparkalekuaren parean izanen da gune berria eta 180 kotxe uzteko aukera izanen da. 

Iruñeko Udala murgilduta dago Alde Zaharrean "mugikortasun atseginagoa" sortzeko lanean. Horren bueltan sortuko du Kostalapea plazaren inguruetan, Trinitarioetan, autoak aparkatzeko gunea, Ekainean inauguratu zuten karabanentzako aparkalekua eta hain zuzen gune horren parean izanen da orain 180 leku izanen dituen kotxeentzako tokia. Gaur hasiko dituzte lanak eta bost egun beharko dituzte amaitzeko. Gero, bertan autoak doan uzteko aukera izanen da. Aurrerago gainera baliteke billabesarekin erdigunera hurbiltzeko tiket bereziak ere eskaintzea bertan kotxea uzten dutenentzat. Sanferminetan orube horretan barrakak muntatzen dituzten feriatzaileak izaten dira aparkatuak eta hemendik aurrera ohiko aparkaleku izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!