Arizkungo gizon baten gorpua aurkitu dute

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 11a, 08:25

Ostiralean desagertu zen 83 urteko gizona eta atzo topatu zuten haren hilotza, paseoan ateratzeko bisitatu ohi zuen errekatik gertu.

Oraindik ez dago argi zer dela eta zendu zen Arizkungo herritarra, dena dela kausa naturalak medio hil zela baloratzen ari dira ikerketa iturriak. 

Familiak eman zuen gizonaren desagerpenaren berri, familia bazkari batean azaldu ez zenean eta harekin kontaktatzeko aukerarik izan ez zutenean. 

Larrialdi zerbitzuek aurkitu zuten gizonaren gorpua, pasean irteterakoan bisitatzen zuen errekaren alboan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!