Bi emakumek salatu dituzte sexu erasoak larunbatean Arrikurock jaialdian zirela. Salatu bezain laster laguntza eta babesa izan dituztela nabarmendu dute Antsoaingo Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Taldetik eta Arrikurock jaialdiaren antolatzaileen aldetik ere. Elkarretaratzea egin zuten atzo herrian bi erasoak salatzeko eta "amorria eta haserrea" sentitzen dutela nabarmendu zuten. Erasotzaileetako bat atxilotu zuten.