Madrilekin sinatu nahi du Aierdik AHTa egiteko ituna

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 7a, 13:09

AHTaz Madrilekin ituna sinatzea "aukera egokiena" dela uste du presidenteorde ekonomiko Manu Aierdik. Nafar korridorearen inguruan, parte hartze eta informazio prozesu bat abiatuko dutela ere iragarri du.

Abiadura Handiko Trena gero eta gertuago izan nahi du Manu Aierdik. Espainiako Industria Ministerioarekin ituna sinatzeko prest azaldu da gaur garapen ekonomikorako presidenteordea. Aukera hori "mesedegarriena, inteligenteena eta egokiena" dela uste du. Hala ere, ez du argitu Espainiako Gobernuak aurten eginiko hitzarmen proposamenari baiezkoa ala ezezkoa emanen dion: "Hitzarmen egoki bat nahi dugu" esan du.

Laukoan adostasunik ez

Izquierda-Ezkerrak iragarpen hori egin eta berehala atera du oharra. Manu Aierdik AHTaren auzian erakutsitako jarrerarekin ez dator bat. Bai Espainiako Sustapen Ministerioaren plana, baita Nafarroako Gobernua prestatzen ari den kontraproposamena "oso antzekoak" direla salatu du koalizioak. 

Agerraldia arratsaldean

EH Bilduk prentsaurrekoa iragarri du arratsalderako. 16:30ean Adolfo Araiz parlamentarioak, Tafallako alkatea Arturo Goldaracena eta Etxarri Aranazko Eneka Maiz izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!