Ultzamako biometanizazio planta auzitara eramenen du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 7a, 08:37

Finantzaketa publikoan eta diru-laguntzetan izan diren irregulartasunak direla-eta, eta arduradunak badaudela jakinda auzitara jotzea erabaki du laukoak.

Ultzamako biogas plantan diru laguntzen iruzurra, dokumentuen faltsutzea, diru publikoaren erabilera bidegabea, prebarikazioa eta iruzurra egon daitezkela uste du Gobernuak. Eta hori pentsatzeko frogak ere badituela nabarmendu du. Horregatik joko du auzitara, arduradunak daudela uste duelako. 

Gobernuaren ustez, proiektuak izan beharko lukeen kostua baino 1.138.837,78 euro gehiago ordaindu ziren. Bi alditan fakturatu zen kopuru hori: Bioenergia Ultzama SA enpresak kopuru hori eman zion udalari eta hark diru hori beste enpresa bati. Gero eraikuntza gastuen %100 beste hornitzaile batzuei ordaindu zizkien gobernuak. Kabinetearen arabera, denera, 5,7 milioi euro kostatu zen planta: alor publikoak guztira 3,2 milioi jarri zituen, eta foru gobernuak 2,4 milioi. 2014an, enpresak porrot egin zuen.

Auzitara joko du orain Gobernuak eta Parlamentuan ere bada ikerketa batzordea abian.

UPNren garaiko irregulartasunak

Biogas planta egin zenean, Patxi Perez zen Ultzamako alkatea. Egun UPNko zuzendaritzako kide da, eta aurreko legealdian Jose Javier Esparza UPNko presidentearen albokoa izan zen Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Tokiko Administrazioko departamentuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!