Lau alderdik babesten duen Gobernuak 2018. urterako, urtegiaren arrisku geologikoei buruzko azterketa egiteko eskatuko dio aditu independente talde bati. Segurtasuna da aztertu nahi dutena. Esa urtegi inguruko herriek eta batez ere bizilagunek zer nolako arriskuak dituzten jakin nahi dute. Madrili dagoeneko eskatu diote beste behin Esa urtegiko handitze lanak eteteko.
Azterketa egin ahal izateko, diru sail propioa txertatuko du Gobernuak heldu den urteko aurrekontuetan. Mari Jose Beaumontek nabarmendu zuen mendi hegalaren segurtasunari dagozkion zalantza handiak daudela oraindik, eta, segurtasun zibilaren arloan duen eskumenarengatik, Esako presan garatzen ari diren lanak berehala etetea galdegin behar dutela ere berretsi zuen.